Punta-puntako lau sortzaile bertsotan udazkeneko saioan
Urtero legez, Bertso-Olariak elkarteak sustaturik, bertsolari jaialdia izango da ostiralean, azaroaren 17an, 22:30ean Latxartegi Aretoan. Hona aurtengoan izango ditugunak:
Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluz eta Nerea Elustondo. Ondorego loturan ikus ditzakezuen perlak sortzeko gai diren lau bertsolari: http://www.zingizango.eus/albisteak/punta-puntako-lau-sortzaile-udazkeneko-bertso-saioan
Saioa Ane Beloki, legazpiar bertsolari gazteak gidatuko du.
Sarrerak 10€tan, gazteak 5€, jarriko dira salgai lehiatilan saioa baino ordu erdi lehenago.