Industrialde paretik igarotzen den zirkulazioa aintzat hartuta eta 2008an onartutako Mugikortasun Plana betetzeko asmoz, Udalak industrialdeko biribilgunea berritzeko eta egokitzeko erabakia hartu zuen. Hiru fasetan gauzatu beharreko lana da, eta dagoeneko bigarrenarekin hasita daude.
Ondorioz, zirkulazio aldaketak izango dira, ekainak 24ean hasi eta bi astean zehar. Hala, Urretxu aldetik datozen ibilgailuek ezingo dute biribilgunera zuzenean sartu, eta Saturnino Telleriako biribilguneraino joan beharko dute; han buelta eman, eta beherantz jaitsi berriro, soilik Legazpitik Urretxurako norabidean izango baitute sarrera ibilgailuek.
437.193,88 €-ko esleipena
Zehazki, eremu osoko kotak egokitzea da helburua, eta era horretan, biribilgune osoa %3-4ko maldan uztea. Biribilgunea errepidearen erdian jarriko dute, eta hartara, zirkulazioa eta auzoetarako sarbidea hobetuko da. Foru Aldundiak sustatutako obra da, eta Urbycolan enpresa ari da lana gauzatzen, hiru fasetan; dagoeneko bigarrenarekin hasi dira.
Berritze lan honetarako 437.193,88 €-ko esleipena egin dute, eta aurreikuspenen arabera, irailean amaituko dituzte lanak.