“Kursaal Eskura” izena du Kursaal Eszena-ren eta Ezkio-Itsasoko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako Udalen elkarlanari esker sortu den egitasmoak. Proiektu berri honen helburua da Kursaal Eszenak antolatzen dituen kontzertu eta ikuskizunak interesa duten lagunen eskura jartzea, eta, hori lortzeko, doako autobus zerbitzua eskainiko diete. Autobusa aipatutako udalerrietatik aterako da, eta, behin Kursaaleko kontzertu/ikuskizuna amaitutakoan, berriro itzuliko da herri horietara.
3. egitasmoa
Urriak 9
Kursaal Auditorioa, 20:00
London Philharmonic Orchestra
Londresko Orkestra Filarmonikoa (LPO) Erresuma Batuko orkestrarik garrantzitsuenetakoa da. Londresko Royal Festival Hall-en du egoitza, 1932an sotu zen talde honek.
Vladimir Jurowski da taldeko zuzendari nagusia 2007az geroztik, eta postu horretan jarraituko du 2018rarte gutxienez.
Musika klasikoaren eremuan egiten lanaz gain, taldeak hainbat filmetako soinu bandak grabatu ditu, Lawrence de Arabia, Philadelphia, La Misión, El señor de los Anillos,… Tarteka musikari haindien grabaketetan ere parte hartu izan du, hala nola Chick Corea edo Nightwish bandarenetan. 1990 hamarkadaren erdialdean LPOk hainbat diska kaleratu zituen Leed Zeppelin, Mike Oldfield eta Pink Floyd rock taldeen omenaldi gisa, beraien kanten bertsioak eginez.
Leonidas Kavakos bibolin-jolea eta Vladimir Jusowki zuzendariarekin Kursaalean eskainiko duen egitarauan aurkituko dugu Tchaikovskyren 5. Sinfonía, musika sinfonikoaren alorrean ezagunenetakoa, eta Rimsky-Korsakov-en La gran Pascua Rusa eta Sibeliusen Bibonerako kontzertua.