pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kultura arloko ikastaroetarako izen emateak
04
Ira
2015

Kultura arloko ikastaroetarako izen emateak

Egur taila, eskulanak eta josteko lan txikiak

Irailaren erdian eta urrian abiatuko diren hainbat ikastarotarako izen emateko epea irekita dago Kultur Etxeko kultura sailean: Egur taila, eskulanak eta josteko lan txikiak. Ikastaro guztiak helduei zuzendurikoak dira, 16 urtetik gorakoei alegia.
 
1etik 18ra: TALLA IKASTARORAKO IZEN EMATEA. Irailaren 21ean hasiko da 30 ordutako ikastaroa. Astelehenetan izango da eta ordu t´erdiko saioak izango dira. 3 ordutegi aukeran. 40€. Izen ematea Kultur Etxean. Txirbil Elkarteak sustaturiko ikastaroa.
 
7tik 25era: ESKULANETAKO IKASTARORAKO IZEN EMATEA. Urrian hasi eta ekainera bitartean eskainiko da, astearte eta ostegunetan 15:00etatik 17:00etara. Izen ematea Kultur Etxean. 30€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa.
 
7tik 25era: JOSTEKO LAN TXIKIEN IKASTAROA “Botoiak, barrenak hartu, kremailerak,…” Urrian hasiko da ikastaroa eta asteazkenetan izango da 14:30etatik 16:30etara. Izen ematea Kultur Etxean. 20€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa.
 

Albiste guztiak