Abuztuaren 28ko goizaldean, Brinkolako jaiak ospatu ziren asteburuan, zazpi zuhaitz agertu ziren puskatuta Ulma enpresaren eta Bikuñako errotondaren bide tartean.
Horrelako egintzek gure gizartean onartu ezin den portaera antisoziala jartzen dute agerian.
Zuhaitzek udal paisaia osatzen dute baina, horrezaz gain, gure herriaren ondarea osatzen dute.
Bestalde, zuhaitzak ezinbestekoak dira klimaren aldaketari aurre egiteko; izan ere, CO2 xurgatzen dute eta ondoren, fotosintesiaren bitartez, egur moduan metatzen den karbonoa bilakatzen dute, modu horretan klimaren aldaketa arinduz.
Beraz, oso inportantea da gure zuhaitzen eta landareen funtzioa baloratzea eta haiek errespetatu eta zaindu behar ditugu.
Norbait, txikizio horien lekuko izan bada, benetan eskertuko genioke udaltzaingoarekin harremanetan jartzea.