Datorren ASTEARTETIK, 2015 eko irailak 1, martxan jarriko da Legazpi-Zumarraga-Ospitala lotuko dituen DG09 izena duen herri autobus linea berria.
Linea honen geltokiak: Azkorri Kalea, Patrizio Etxeberria (EKEI), Santi Kutz Kalea 24, Lau Bide, San Ignazio eta Urolako rotonda (Industrialdea).
DG09herri autobusa, goizeko 7:10etan hasiera emango dio zerbitzuari, 7:50etan jarraituz, ordu bateko maiztasunarekin eta 20:50 etan amaituz
Aldaketa honek suposatzen du DG03 eta DG04 herriarteko autobusek ez direla herrigunean sartuko eta Saturnino Tellerian eta Urolan (industrialdea) soilik egingo duteta geldialdia.
Aipatutako autobusek ohiko ordutegia mantenduko dute.
Irailaren 1etik aurrera autobusen ordutegiak honako esteka honetan kontsultatu ahal izango duzu: