Legazpiko Udalaren Mugikortasun eta Garraio Zerbitzuak, herritar bilera deitu du Juanastegi eta San Juan Auzoetarako prestatu diren mugikortasun aldaketa proposamenak aurkezteko.
Juanastegin 52 behin behineko aparkaleku sortzea proposatzen da, Erdiguneko aparkalekuak kentzearen arazoei irtenbide bat emateko.
San Juanen berriz, bi noranzko zirkulaziora pasatzea proposatzen da, Laubideko rotondatik hasita Urtazahar parkera doan aldapara arte.
Interesa duten legazpiarrek bertaratu ahal izango dira irailak 1ean, asteartea, arratsaldeko 19.00 etan Udal batzar aretoan ospatuko den bilera ireki honetara.