Bertara joateko autobus zerbitzuak ipiniko dira, bat goizeko 7,30etan oinez joango direnentzat, Nafarroa Kalea 18an (Saturnino Telleriako errotondan) dagoen bus geltokitik Udanaraino (ez da beharrezkoa hamarretakoa eramatea, Amabirjinaren iturrian salda eta txorixoa egongo da). Bestea goizeko 10etan izango da Arantzazuraino, hau ere Nafarroa 18an dagoen autobus geltokitik irtengo da.
Herri bazkaria Arantzazuko Santutegia Hotelean izango da eguerdiko ordubietan.
Bazkarirako txartelak 20€ren truke Udaletxeko HAB zerbitzuan egongo dira salgai.
Menua honako hau izango da: Urdaiazpikoa, arrain-pudina, paella, legatz frijitua eta pantxineta
Bueltan etortzeko autobusa arratsaldeko 17:30etan izango da.
Autobus zerbitzua erabili nahi duenak izena Udaletxean eman beharko du, Herritarren Arreta Bulegoan.