pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Mari Cruz Apaolazak irabazi du Udalaren egutegiarekin lotutako uztaileko zozketa
04
Abu
2015

Mari Cruz Apaolazak irabazi du Udalaren egutegiarekin lotutako uztaileko zozketa

50 euroko saria eramango du, herriko jatetxeren batean otordu batez gozatzeko

Iazko egutegiko zozketak izandako arrakasta aintzat hartuta, aurtengoan ere bide beretik jarraitzea erabaki du Udalak. 2015eko egutegiko gai nagusia gure udalerrian zerbitzua eskaintzen urteak eta urteak daramatzaten saltokiak dira. Eta hilabetero, horiekin lotutako galderaren bat egingo da. Erantzuna egutegian bertan aurkitu daiteke, eta web orriaren bidez edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda parte hartu ahal izango da.

 

Dagoeneko egin dute urteko zazpigarren galderari dagokion zozketa; alegia, uztailari dagokiona. Hauxe zen galdera: Honako honek aurten urrezko ezteiak ospatuko ditu. Nor da? Erantzun zuzena, hain justu, Santa Cruz Autoeskola da. Ondo erantzundakoen artean zotz egin, eta Mari Cruz Apaolaza izan da irabazlea. 50 euroko bale bat jasoko du, herriko jatetxeren batean otordu batez gozatzeko.

 

Aurten, dena den, galderak ez daude egutegian adierazita; www.legazpi.eus webgunean jarriko dituzte hilabeteak etorri ahala. Hauxe da uztailari dagokion galdera: Egun kale nagusian nago, baina nire lehen urteak Aurrera taberna zenaren lokalean eman nituen, nor naiz?

Albiste guztiak