pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Irailaren 5ean egingo da, 'Musika Parkean' egitasmoaren azken kontzertua

Elustondo anai-arrebek kaleratu berri duten diskoa aurkeztuko dute herrian

 
 
 
Artzain Egunaren bezperan izango da zita Latxartegi parkean, 18:30ean, eta Agurtzane eta Jon Elustondorekin arituko dira diskoan parte hartu duten musikarietako batzuk:
Michel Longaron Galarza –Bateria
Amaiur Cajaraville Garmendia -Kontrabaxua 
Gurutz Bikuña Barandiaran -Gitarra akustikoa
Xabier Zeberio Etxetxipia –Bibolina
Estitxu Pinatxo Olaziregi-Ahotsak
 
Agurtzane eta Jon Elustondo anai-arrebek urte ugari daramatzate trikitiaren munduan, baina honako hau dute aurreneko diskoa. Martxoan grabatu zuten, Elkar argitaletxearekin, punta-puntako kolaboratzaileen laguntza jasota. Aurkezpena, berriz, maiatzaren 22an egin zuten, Donostiako Elkar aretoan.
 
Martin trikitilariaren piezetan oinarritutako diskoa da Agurtzane eta Jon Elustondok plazaratutakoa. Laja handiaren ikasle eta ondorengoa dugu Agurtzane, eta egun, berak egiten ditu herriko trikiti eta pandero jole gazteen irakasle lanak, Haztegi ikastolan zein Doinua Musika Eskolan. Gazte-gaztetatik ibili da, anaiarekin batera, plazarik plaza eta erromeriaz erromeria. Lehenbiziko disko honek ibilera oso horretako ezagutzak bilduko ditu.
 
Diskoaren azalean, legazpiar baten irudia joango da; izan ere, Gorka Salmeron argazkilariak herriko fabrika arteko bidean ateratako argazkia darama diskoak aurkezpen gisa. 

Albiste guztiak