Udalak Urbeltz Pilotalekua, arkupeak eta futbol-zelaiko dutxak utziko dizkie
Loiolako Inaziok 1522. urtean, artean zalduna zela, bere Loiolako etxetik Marnesa hirira egindako erromesaldia berregiteko prestatutako Inaziotar Bidea egiten ari diren erromes ugarik etenaldia egingo dute Legazpin.
Zehazki, datorren astelehenean, abuztuak 3, 50 bat italiar etorriko dira; eta hurrengo egunean, abuztuak 4, asteartea, 150 frantziar inguru. Udalak harrera egingo die guztiei, eta hainbat udal instalazio utziko ditu erromesen premiak asetzeko.
Esate baterako, Urbeltz Pilotalekua eta azokako arkupeak izango dituzte eskura, lasai lo egin dezaten; eta baita futbol-zelaiko dutxak ere, freskatu ederra har dezaten. Futbol-zelaikoak erabiliko dituzte, kiroldegiko aldageletan berritze lanak egiten ari direlako.