pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bihar egingo dute  LegazTipi-Tapa egitasmoko ikasturteko azken irteera
21
Uzt
2015

Bihar egingo dute LegazTipi-Tapa egitasmoko ikasturteko azken irteera

Batez bestean, 35 pertsonak parte hartu dute ostegunero

Batez bestean, 35 pertsonak parte hartu dute ostegunero, eta antolatzaileek oso balorazio positiboa egin dute
 
LegazTipi-Tapa egitasmoaren ikasturtea bihar, uztailak 23, bukatuko da. Horregatik, bihar egingo dute ostegunetan ohikoa bihurtu den azken irteera. Abuztuan opor hartuko dute, eta irailean ekingo diote berriz jarduerari. Antolatzaileek hasiera egun zehatza zein izango den erabakitzen dutenean, jakinaraziko zaie herritarrei.
 
Astero-astero, batez bestean, 35 lagun ibili dira tipi eta tapa antolatzaileek egokitutako hiru ibilbideetan zehar. Giro atseginean ibili dira, eta neguko hotzari aurre egiteko irtenbideak bilatu dituzte (pilotalekura joan izan dira, hainbat ariketa egitera). Esperientzia polita eta aberasgarria izan dela aitortu dute antolakuntzatik. 
 
Parte-hartzaileek dagoeneko ohiko hitzordutzat jotzen dute ostegunero, 10:30ean, Oilarra tabernatik ateratzen dena. Eta gehienek dagoeneko zigiluz bete dituzte bi txartel; ibilaldi bakoitzeko zigilu bat jartzen baitiete. Eta bina opari ere jaso dituzte: bastoia eta buffa, hain zuzen.
 
Boluntarioen lana, ezinbestekoa
Udaleko Gizarte Zerbitzuek sustatutako proiektua da LegazTipi-Tapa. Osakidetzak herritarren ongizatea eta osasuna hobetzeko helburuarekin proposatuta, udalerriko hainbat elkarteren laguntzarekin gauzatzen dena. 
Ibilbide bakoitzean, pertsona boluntario bat egoten da parte-hartzaileei ibilbidea egiten laguntzeko; alegia, egun bakoitzean, gutxienez hiru boluntario. Egitasmoa hasi zenetik dabiltza zeregin horretan, Nagusilan, GUESKE eta Buztintegi elkarteak. Ondoren, kiroldegiko begiraleak ere batu ziren. Udalak eskerrak eman nahi dizkie boluntario guztiei, euren lanari esker, egitasmo hau aurrera eraman ahal izan dutelako.
 
Legazpiar guztiek parte hartzeko moduko proiektua da, astialdia, jarduera eta konpainia ona eskaintzeaz gainera, mezu garrantzitsua zabaltzen duena: zeinen osasungarria den oinez ibiltzea.
 
Irailetik aurrera, jende kopuru berberak edo gehiagok parte hartzea espero dute.

Albiste guztiak