pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiak bat datoz euren programetako hainbat kontutan eta ondorioz, 2015-2019 legealdi osorako akordio batera iritsi dira
23
Uzt
2015

EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiak bat datoz euren programetako hainbat kontutan eta ondorioz, 2015-2019 legealdi osorako akordio batera iritsi dira

EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiek sinatu duten akordioak talde politiko bakoitzak euren hauteskunde-programetan eskuratu zituzten konpromisoak mantentzen ditu.
 
Akordio programatiko horrek legealdi osoan zehar jarduera eta proiektu estrategikoak gauzatzea ahalbidetuko duen egonkortasun politikoa lortzea du helburu.
 
Sinatu den akordioan honako jarduerak eta helburuak jasotzen dira:
- Garapen ekonomikoa eta enplegua sortzea.
- Gizarte Zerbitzuak sendotzea.
- Mugikortasunean, irisgarritasunean eta aparkatzeko dauden arazoei irtenbidea ematea.
- Instalazio eta azpiegitura publikoak eta kiroletakoak egokitzea.
- Turismoa, aisia eta landa-garapena sustatzea.
 
Akordioaren edukia erabateko gardentasunez jartzen da agerian.
 

Akordioa

Albiste guztiak