pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Haurrentzako irakurketa klubeko lehen saioak Legazpiko Udal Liburutegian
04
Urr
2024

Haurrentzako irakurketa klubeko lehen saioak Legazpiko Udal Liburutegian

Urriaren 7an, astelehena

 

Haurrentzako irakurketa kluba irakurzaletasuna sustatzeko jarduera bat da. Irudimena eta sormena sustatzea du helburu eta talde-dinamiken bidez, baita lexikoa eta adierazpen-moduak hobetzea ere.  Horrekin guztiarekin, haurra gehiago sozializatzen da, eta, ondorioz, inguruarekin hobeto komunikatzen da.

Izen ematea amaitu ondoren bi talde sortu dira eta urriaren 7an egingo dituzte lehen saioak, eta ondoren hilean behin elkartuko dira. Mireia Delgadoren gidaritzapean egingo dira saioak.

Letren harietatik jolastuz eta liburuak, poemak, komikiak, aho-korapiloak eta eskulan-literarioak aitzakia hartuta, irakurmenari (eta zeharka idazmenari, ahozkotasunari eta literaturari) kili-kili egingo diogu.

 

Irakurketa (eta liburua bera) plazer iturri bezala ulertzeko jolas andana burutuko dituzte.

Albiste guztiak