WORK it OUTnazioarteko dantza-ekitaldia da, Industria Ondarearen Europako Ibilbidea izeneko elkarteak (ERIH www.erih.net) antolatuta.
Urtero egiten da 2018tik. Bertan, Europako 15 herrialdetako 3.500 dantzarik baino gehiagok koreografia bera interpretatzen dute industria-ondare garrantzitsuagatik nabarmentzen diren hainbat tokitan.
WORK it OUT-aren helburua industria ondarearen garrantzia zabaltzea da. Aurten, Legazpik ospakizun horrekin bat egin nahi du, gure ondarea munduari erakusteko: Mirandaola, Chillida Lantokia eta Legazpiko beste hainbat gune interesgarri.
Legazpiko haur talde batek herriak lehiaketara aurkeztu duen bideoaren grabaketan parte hartu du. Bideo onenaren bozketa irailaren 23tik 30era bitartean egin daiteke, eta "atsegin dut" gehiago lortzen duenak irabaziko du lehiaketa.
EGIK KLIK "ATSEGIN DUT" LEGAZPIKO BIDEOARI ERIHen sareetan:
LIKE GUZTIEK KONTATZEN DUTE!