10 margolarik erantzun zioten
Legazpiko udala eta Arkatza Elkarteak
joan den irailaren 21erako
egin zuten deialdiari.
Eguerdiko 2:00etarako aurkeztu zituzten lanak,
eta erakusgai egon ziren arratsaldeko 5:30ak arte
Udaletxe aurrean.
Sari banaketa ekitaldia arratsaldeko 6etan egin zen eta
hauek izan ziren sarituak:
- SARIA: Esther Gutierrez Cifrian (Pedreña-Cantabria)
- SARIA: Leticia Gaspar García (Bilbo)
- SARIA: Fernando de Vicente Garrido (Berriz)
Bestalde herritarren botoak zenbatu ondoren, 117 bozka jaso ziren guztira, bozka gehien jaso dituen lana, 7 zenbakiduna izan zen (47 bozka).
Zenbaki honek epaimahaiaren saria duenez, saririk izan ez duen lan bozkatuenari eman zitzaion:
4 zenbakiduna izan zen (11 bozka), honek sariari uko egin ziolarik, beraz, 10. zenbakia duen lanak eraman du saria.
HERRITARREN SARIA: Diana Orbe Ferreiro (Castro Urdiales-Cantabria)
Ikusi sari-banatze ekitaldiaren argazkiak