Gaur egun, txakurrak, pertsonen eguneroko bizitzaren parte dira hainbat familietan. Hauek herriko beste biztanleekin ere espazioa partekatzen dute eta hau horrela izanik, ahalik eta elkarbizitza onena lortzeko helburuarekin, udalak formakuntza saio batzuk prestatzea erabaki du. Saio hauek, gai honetan ezagutza duen “Kangune” enpresaren bitartez bideraruko dira eta urriaren 2tik aurrera izango dira, izena emateko epea zabalik dagoelarik. Helburua, elkarbizitzarako oinarrizko heziketa lantzea izango da.
Formakuntza honetan parte hartzeko baldintzak ondorengoak dira:
- Gehienez 10 txakur egongo dira saioetan. Etxean txakurrarekin bizi den edonor etor daiteke.
- Formakuntza astean behin izango da, asteazkenetan, zortzi astetan zehar.
- Txakurrak txip eta txertoak izan behar ditu.
- Lekua: Euskal Herria plaza
- Noiz: urriak 2tik aurrera, asteazkenetan
- Ordua: 19:00tan
- Formatzaileak: Xabier Arrese eta Andrea Ruiz
- Formakuntzaren izenburua: “obediencia urbana”, oinarrizko heziketa
- Doan
Izena emateko beharrezkoa izango da:
1.- Txakurrarekin formakuntza egingo duen etxeko pertsonaren izen abizenak eta NAN zenbakia etaTxakurraren kartilla txip zenbakia.
Kopurua gehienez hamar pertsonentzako denez, eskaera gehiago badaude, formakuntzan parte hartzea zozketatu egingo da.
Izena ematea, irailaren 30a baino lehen egin beharko da
edo Legazpiko Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Udalerritik bertatik: 010
Kanpotik 943 737030
HAZ ordutegia: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara