Ikasgelako txartelak gaur, irailaren 20tik aurrera eskatu daitezke, Udalaren webguneko Egoitza Elektronikoan edo udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (ordutegia: 07:30etik 15:00etara). Eskaerarekin batera, 2024-2025 ikasturteko matrikularen egiaztagiria aurkeztu beharko da.
18 urtetik gorako pertsonek erabili ahal izango dute zerbitzua, udalerrian erroldatuta daudenak eta irakaskuntza arautua egiten ari direnak (heziketa-zikloak edo unibertsitate-ikasketak). Ikasgelaren ordutegia honakoa da: astegunetan, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 21:00etara. Asteburuetan, hau da, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan, 9:30etik 20:30era.
Pasa den ikasturtean bezala, ikasgela ikasturte osoan zehar erabili daiteke, irailaren 23tik uztailaren 11ra arte, etenik gabe. Hala ere, erabileraren jarraipena egingo da eta beharrezkoa izango da bi hilean behin erabiltzea. Hala egin ezean, udalak txartela itzultzeko eskatuko ahal izango du.
Pasa den ikasturtearen hasieran mahaiak aldatu ziren eta ikaspostu gehiago eta erosoagoak eskaintzen dira, guztira 27 ikaspostu izanik.
Ikasgelaren erabiltzaile egitea, prozedura fitxa