pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Euskara zerbitzuaren dirulaguntzak
18
Ira
2024

Euskara zerbitzuaren dirulaguntzak

Euskara ikasteko, UEUko edo euskarazko beste ikastaroetara joateko eta arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko

 

Irailaren 17an argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aurtengo Udal Euskara zerbitzuaren dirulaguntzak:

1. Barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara  euskara ikastera, eta Udako Euskal Unibertsitatera (UEU) edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako ikastaroetara doazen herritarrei dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak.

2. Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzen dituztenei dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Bietarako eskaera egiteko azkeneko eguna, urriaren 31a izango da.

Pertsona juridikoek Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dute eskaera,  “Tramiteen katalogoan” dagokiona aukeratuz.

Pertsona fisikoek egoitza elektronikoaren bidez, sinadura digitalarekin, edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztuta egin dezakete eskaera.

 

Ikusi diru-laguntza deialdien oinarriak

 

Egoitza elektronikorako sarbidea

1. Euskara ikasteko eta UEUko ikastaroetarako diru-laguntzetarako eskaera-orria

2. Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzeko diru-laguntzetarako eskaera-orria

Albiste guztiak