pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Alex Remiro proiektuarekin bat eginez
25
Urt
2024

Alex Remiro proiektuarekin bat eginez

Kirol arloan gurasotasun positiboa eta ongizate emozionala lantzeko tailerra aurrera eraman da

Alex Remiro Realeko atezainak eta Futbol Mas Fundazioak sortutako proiektuaren ekimena izan da hau, Legazpiko Udalak antolatuta eta Ilintxa Kirol Elkarteak babestuta. Hiru saio izan dira guztira eta Gizarte Zentroan aurrera eraman dira.

Proiektua martxan jarri dutenek adierazi dutenagatik, saio hauen bidez familiek beren seme alabei kirol zein bizi garapenean laguntzeko tresna lagungarriak eskuratu dituzte, bizitzako balore ezberdinek duten garrantzia transmititu eta horren inguruan, kontzientzia sortzea helburua izanik.

 

Gainera, kirolean eta konkretuki futbolean gertatzen diren egoerei aurre egiteko eta horiek kudeatzeko zein konpontzeko tresnak eskaini dituztela adierazi dute antolatzaileek. “Horregatik dira hain garrantzitsuak Futbol Mas eta Alex Remirorekin batera garatzen diren proiektuak, izan ere, jokoan oinarritutako metodologiaren bitartez, gurasotasun positiboa eta osasun mentala sustatzen dira, haurren zein gazteen hazkunderako eta ongizaterako funtsezkoak diren gaiak jorratzen direlarik, bai joko-eremuan, baita jokalekutik kanpo ere”, diote antolatzaileek.

 

Saioen ondorengo familien sentsazioa positiboa izan da, beraiek egunerokotasunean bizi dituzten gaiak lantzen direlako eta egoera horiei aurre egiteko estrategiak ematen direlako.

Gauza txiki hauen bitartez gauza handiak sortu daitezke eta elkarlana izango da horren oinarria.

 

Albiste guztiak