pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Plan Orokorraren Aurrerapena onartu da
23
Urt
2024

Legazpiko Plan Orokorraren Aurrerapena onartu da

Etorkizuneko Legazpi diseinatzeko erabiliko diren oinarriak zehaztuko ditu

 

Udalak, atzoko Gobernu Batzordean, Legazpiko Herria Antolatzeko Plan Orokorraren Aurrerapena onartu zuen. Aurrerapen dokumentuak definitzen ditu Planaren idazketan erabiliko diren irizpideak, helburuak, alternatibak eta antolamendu-proposamen orokorrak. Hau da, etorkizuneko Legazpi diseinatzeko orduan erabiliko diren oinarriak zehaztuko ditu.

Herri iraunkor, irisgarri, osasuntsu, kohesionatu eta bizia izateko helburuarekin, proposamen ugari jasotzen ditu planak. Batzuk aipatzekotan: Zaldu inguruan herrirako sarbide berria eta parke handi bat egitea; Azpikoetxe eremua berreskuratzea eta Goenaga inguruan hiri-lurzoruaren muga era egokian tratatzea.

Aurrerapena osatzeko orduan, hainbat irizpide izan dira kontuan, tartean ingurumenekoak,  eta horiek berariaz jaso dira Hasierako Dokumentu Estrategikoan. Bi dokumentu horiek udal web orrian daude eskuragarri erakusketa publikoko aldiak iraungo duen bi hilabetetan.

Aurrerapena, planoak eta Hasierako Dokumentu Estrategikoa

Plan Orokor batek herritarrongan eragin handia du, bizi garen herriaren diseinua, erabilerak eta eraldatze-prozesuak zehazten baititu, besteak beste.

 

Etorkizuneko Legazpi diseinatzeko orduan herritarron parte-hartzea nahitaezkoa dela deritzo Udalak. Modu horretan, identifikatu ahalko direlako legazpiarron behar, gurari, interes eta kezkak. Horretarako, otsailaren 7tik aurrera Udalak parte-hartze prozesu zabala antolatu du, zeinetan aurkezpen-ekitaldiak, saio irekiak eta lanketa espezifikoak egongo diren. Prozesu horren informazio zabalagoa aurrerago emango da, eta herritarrak bertan parte-hartzera animatzen ditugu.

 

Albiste guztiak