Datorren ostegunean, urtarrilak 25, Peter Roberts mimoa Legazpira etorriko da eta Mimarte ikuskizunaren hiru emanaldi egingo ditu.
Lehenengo bi saioak DBHko 2. mailako ikasleentzat izango dira, eskola-orduetan: 9:30ean Olazabal institutuan eta 14:30ean Haztegi ikastolan.
Arratsaldeko saioa 18:00etan izango da, Latxartegi aretoan, gurasoei eta, oro har, interesa duten pertsonei zuzenduta. Sarrera doakoa izango da.
Ekimen hori Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak sustatu du, udalerriko ikastetxeekin elkarlanean. Eusko Jaurlaritzak ekimen hori bermatzen du, eta Euskadiko ikastetxeetan garatzen da, artearen bidez nerabeen kontzientzia emozionalera zuzenean iristeko.
Sketch batzuk komikoak dira eta, beste batzuk, dramatikoak. Horien bidez, eta alkoholaren eraginpean egotearen itxurak eginez, Peter Roberts mimoak egoera ezberdinak irudikatzen ditu.
Ikuskizunaren ondoren, bertaratutakoekin solasaldi bat egitea proposatzen da.
Animatu parte hartzera!