pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Haurdunaldian, jaiotza-inguruan eta jaioberritan ematen diren heriotzengatiko dolua ikusarazten”
17
Urt
2024

“Haurdunaldian, jaiotza-inguruan eta jaioberritan ematen diren heriotzengatiko dolua ikusarazten”

Hitzaldia izango da urtarrilaren 24an, 18:00etan, Kultur Etxean

 

Esku Hutsik elkartearen eskutik eta Legazpiko Udalaren laguntzarekin, datorren asteazkenean, urtarrilak 24, "Haurdunaldian, jaiotza-inguruan eta jaioberritan ematen diren heriotzengatiko dolua ikustarazten" hitzaldia egingo da Kultur Etxean, 18:00etan. Hitzaldian haurtxoaren heriotza aztertuko da, haurdunaldian, erditzean edo jaio ondoren.

Hitzaldiaren iraupena ordu eta erdikoa izango da gutxi gorabehera, eta Virginia Marcos psikologo perinatalak emango du. Haurtxoaren heriotza jaiotza-inguruan edo jaioberrietan bizi izan duen familia baten lekukotza ere jasoko da, eta galderak egiteko eta esperientziak partekatzeko tarte bat ere eskainiko da.

Esku Hutsik elkarteak adierazi duenez, munduan horrelako 23 milioi galera daude, hau da, 44 minutuko. Estatuan, haurdunaldiaren 22. aste eta jaio ondorengo 28 egunera bitarte, urtean 2.500 haur inguru hiltzen dira, eta horrek eragin zuzena du egunean 6 familiatan. Eta datu horietan ez dira kontuan hartzen bizitzaren 28. egunetik aurrerako jaioberrien heriotzak edo haurdunaldiaren borondatezko eta legezko etetea edo haurdunaldiaren lehen eta bigarren hiruhilekoetan gertatzen diren heriotzak, azken horien zifrak askoz handiagoak baitira. Horrela, guztira, haurdunaldien % 25, lautik bat, ez da haurtxo batekin besoetan amaitzen.

Jaiotza-inguruko doluak familiari eta hurbileko gizarte-inguruneari eragiten die, bai eta dolua artatzen duten osasun-profesionalei ere. Dolu perinatalak lagundutakoa egin behar du, garrantzitsua da gizarte-mailan aldaketa bat egotea, familiei informazioa eta baliabideak eskaintzea eta jarraipena egitea.

 

Hala, hitzaldi honen helburuak honako hauek dira:

  • Laguntza, informazioa eta baliabideak eskaintzea seme-alaba bat edo gehiago haurdunaldian, jaiotza-inguruan edo jaioberritan galdu duten familiei.
  • Osasun-arretaren humanizazioaren alde egitea.
  • Doluan dagoen familia batekin lan egiten duten osasun-profesionalei eta gainerako pertsonen prestakuntza sustatzea eta ematea.
  • Gizartea, oro har, kontzientziatzea haurdunaldiko, jaiotza inguruko eta jaioberrien heriotzari buruz.
  • Doluan dauden familiei arreta integrala eskaintzea.

 

Albiste guztiak