Pixkanaka, Legazpi hazten ari da. Azken bi urteetako datuak positiboak izan dira herriarentzat, erroldatutako pertsonen kopuruak gora egin baitu. Hildakoen kopurua jaiotzena baino handiagoa bada ere, gero eta gehiagok aukeratzen dute Legazpi bizileku gisa, eta gure herriaren parte izatea erabakitzen dute, beste herri eta herrialde batzuetatik etorrita. Horrela, 2023an 111 pertsona hil eta 64 haur jaio ziren arren, 116 biztanle gehiago izan dira 2022aren aldean, hau da, 163 pertsona gehiago erroldatu dira Legazpin.
Azken urteetako datuak:
|
ERROLDATUTAKOAK |
AURREKO URTEAREKIN ALDEA |
2020. URTEA |
8.373 |
- |
2021. URTEA |
8.337 |
-36 |
2022. URTEA |
8.344 |
+8 |
2023. URTEA |
8.460 |
+ 116 |