pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Eskerrik asko Irene, eskerrik asko Legazpi
02
Urt
2024

Eskerrik asko Irene, eskerrik asko Legazpi

Herriak dena eman eta hunkitu ere egin zen futbolariarekin

2023ko abenduaren 30a askoren oroimenean egongo den data da, Irene Paredesen omenez Legazpin egin zen ekitaldia hunkigarria izan baitzen. Pertsona eta erakunde ugarik parte hartu nahi izan zuten ekitaldian, bai honen antolaketan, eta baita egunean bertan ere, eta guztiei esker Irenek merezi duen omenaldia izan zuen. 
Legazpiko Udaletik gure esker ona helaraztea besterik ez zaigu geratzen pertsona hauei guztiei: Ireneren familiari eta lagunei, egun honen konplize izateagatik eta beti parte hartzeko prest egoteagatik; udaletxeko langileei; Korostiko eta Sustraiakeko dantzariei; Goiz Deia txistulariak; Musika Banda; Ilintxa, Urola eta Goierri Atletismo klubak; Domingo Agirre ikastetxeari; ordezkari politikoei, Eider Mendoza diputatu nagusia, Goizane Alvarez kirol diputatua, Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako kirol eta jarduera fisikoko zuzendaria eta udal ordezkariak; ekitaldira hurbildu ziren komunikabideei; hizlariei (Itsaso Guridi eta Sara Lanz), Gorka Gomez argazkilariari... Azken batean, Irene Paredesi babesa eta maitasuna adierazteko plazara eta futbol-zelaira joan ziren legazpiar guztiei.

Pertsona horiek guztiak gabe, ezinezkoa izango zen halako egun berezi bat burutzea, emozioz, oroitzapenez eta harrotasunez betea. Honetan ere Juan Mari Burguera aipatzea, Irene Paredes Kirol Zentroaren grafia egin zuen artista; eta Jon Dorronsoro, egunean bertan logistika errazagoa izatea egin zuelako. Azkenik, eta bereziki, Mikel Escuderori, hasiera-hasieratik eta azken egunera arte proiektuan inplikatu baita, ahalegin eta maitasun guztiarekin, izan ere, bere lana gabe gertatutako guztia ezinezkoa izango zelako.  
Eskerrik asko Legazpi egun berezi honengatik eta eskerrik asko Irene zaren bezalakoa izateagatik. Maila profesionalean zein pertsonalean arrakasta izaten jarraituko duzulaz ziur gaude, eta zurekin ospatzen jarraitzea espero dugu. Zorionak txapeldun!!!

Irene Paredesen omenaldiaren argazkiak

Albiste guztiak