pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Aranzazu optika, Beti Eder eta Attiko erakusleiho-lehiaketaren irabazleak
22
Abe
2023

Aranzazu optika, Beti Eder eta Attiko erakusleiho-lehiaketaren irabazleak

Herritarren saria Maitiarentzat izan da

Gabonetako erakusleihoen 2023ko lehiaketan 12 merkatarik parte hartu dute: Aranzazu optika, Beti Eder, Attiko, Maitia, Xaloa Estetika, Mimaru Loradenda, Okela Harategia, Lau bideko Sustrai Fruta denda, Nagusiako Sustrai Fruta denda, Kaleko estankoa, Oskarbi Optika eta Apatxok.

 

2023ko edizio honetan, epaimahaia, marrazkigintza, argazkigintza eta arte grafikoetan adituak diren Dani Uribetxeberria eta Txakel Urartek, Pili Gutierrez eta Amaia Aizpuruarekin batera osatu dute. Sarituak erabakitzeko baloratu diren irizpideak ondorengoak izan dira: originaltasuna, irudimena, erakusleihoaren osaera, erakusleihoaren kalitatea eta Gabonetako giroarekiko lotura.

 

Lehiaketaren irabazleak ondorengoak izan dira:

  • 1go saria: ARANZAZU OPTIKA
  • 2. sariaBETI EDER
  • 3. saria: ATTIKO
  • Herritarren saria: MAITIA
  • Aipamen berezia: MIMARU

Erakusleihoen maila altua ikusita aurtengo epaimahaiak erabaki du, oinarrietan banatutako eta ezarritako sariez gain, aurten beste erakusleiho batek ere aipamena merezi zuela eta arrazoi horrengaitik Mimaru Loradendari aipamen berezi bat egin zaio, gabon hauetan eta urte osoan, Kale Nagusiaren apaingarri nagusia baita.

Herritarren Saria legazpiarren artean aukeratu dute, Maitiak botoen %36 a jaso duelarik.

Herritarren sarian parte hartu duten pertsonen artean 100 €-tako erosketa txartel bat zozketatu da eta irabazlea Javier Muguerza izan da.

Ikusi erakuslehioen argazkiak

 

Albiste guztiak