Datorren asteazkenean, abenduaren 27an, 18:00etan, Latxartegi aretoan
4 urtetik gorako haurrentzako ikuskizuna izango dugu:
“Misterioa ikasgelan”,
Azken urteetako ohiturari eutsiz,
Gabonetan Tomaxen abenturak taldea izango dugu gure artean
euren azken lana aurkezten.
Umorea, magia, kantak eta dantzak nagusitzen dira beti
beraien lanetan, haur eta helduen parte hartzea bultzatuz.
Sarreraren prezioa lau eurokoa da.
Sarrerak egun berean 17:00etan jarriko dira salgai,
Latxartegi aretoko leihatilan bertan.
Sinopsia
Larunbat goizean, Tomax eta Muxi Ikasgelan geratu dira,
bertan oso gauza arraroak gertatzen ari direlako:
armairuak bakarrik mugitzen dira,
armiarma erraldoiak agertzen,
telefono dei harrigarriak.
Dena da misterioa.