Abenduaren 24a, aurten igandea, Gabon erronden eguna izaten dugu. Aurtengoan ere, goizean ikastetxeen erronda izango dugu, eta arratsaldean berriz, Lekanazpi elkarteak sustaturik, Erronda herrikoia egingo da.
- Ikastetxeen erronda
Olentzero, Mari Domingi, udal ordezkariak, LH5. eta 6. mailakoak eta nahi duten herritarrek, Goiz Deia txistulariekin eta Doinua Musika eskolako txistulariekin batera, goizeko 10:30etan elkartuko dira Santikutz egoitzan. Ondoren, goizeko 11:00etan hasiko da ikastetxeen erronda Laubide auzotik abiatuta. Errondaren amaiera 12.30 - 13.00etan Euskal Herria plazan, udaletxe aurrean izango da. Eguraldi txarra balitz, Santikutz egoitzako bisita 11.00etan izango da eta erronda osoa 12.00etan Azokan elkartuko da.
- Erronda Herrikoia
Olentzero eta Mari Domingiren lagunek bidea argituko diegu, Legazpin bizipoza eta ilusioa bana dezaten. Erronda zirraragarria izan dadin, herritarren laguntza beharko dugu.
Arratsaldeko 17:30etan Goierri tabernan elkartu eta 17:45ean abiatuko da bertatik erronda. Amaiera 19:30ean Gernika enparantzan izango da. Ibilbidean zehar hainbat ezusteko izango ditugu. Beraz, erne egon daitezela legazpiarrak.
OSASUNA ETA BIZIPOZA!!!