Gabonetan Doinua Musika eskola Agirre-etxeberriko egoitzatik aterako da hainbat musika-jarduera garatzeko asmoz.
- Lehenengo ekitaldia Gabonetako kontzertua izango da: ostegunean, hilak 21, 18:00etan Latxartegi aretoan.
- Bigarrena, abenduaren 24an, igandean. Goizeko Gabon erronda dela eta, Olentzero, Mari Domingi, udal-korporazioa, herriko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailako ikasleekin batera, Goiz Deia eta Musika eskolako txistulariak Santikutz egoitzara joango dira goizeko 10:30ean. Ondoren, goizeko 11:00etatik aurrera eskolako trikitilariek, musika-tresna ezberdinetako ikasleek eta irakasleek udalerriko beste ikasleekin batera parte hartuko dute goizeko Gabon errondan.
- Bukatzeko, urtarrilaren 4an, osteguna, 11:00etan, gitarra taldea Santikutz egoitzara gerturatuko da.