Gabon irudien lehiaketa aurrera eraman zen abenduaren 19an Legazpin, Arkatza Elkartea eta Legazpiko Udalak antolatuta.
Honetan guztira Lehen Hezkuntzako 33 haurrek parte hartu zuten eta epaimahaia elkartu ondoren, ondorengoak izan ziren irabazleak, atzo arratsaldean sariak jaso zituztelarik, lagun eta senide artean:
- Unai Agirre (LH1),
- Malen Nuñez (LH2),
- Ibon Huerta (LH3),
- Irune Fernandez (LH4),
- Irune Garcia (LH5), eta
- Maddi Agirregabiria (LH6).
Sari banaketa amaitu eta aurkeztutako lan guztien erakusketa zabaldu zen, hau Kultur Etxeko erakusketa aretoan egongo delarik urtarrilaren 5a arte, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.
Zorionak guztiei!