2024eko urtarrilaren 10ean Eduardo Chillida jaio zela 100 urte beteko dira.
Legazpiko udalak, Lenbur fundazioarekin batera, Eduardo Chillida-Pilar Belzunce fundaziotik martxan jarri dituzten ospakizunekin bat egiten du eta 2024-2025 urteetarako ekitaldi programa bat garatzen ari da.
Legazpik izugarrizko aberastasuna du arlo desberdinetan (kultura, kirola...) eta pertsona edo elkarte desberdinekin ekitaldi ugari antolatu daitezkela uste du.
Indibidualki edo taldeka egin daitezken ekimen posibleen inguruan hitzegiteko asmoz abenduaren 18an 18:30etan kultur etxean ospatuko den batzar batetara dei egiten dugu.