Urtero bezala, aurten ere Domingo Agirre ikastetxeko ikasle, irakasle eta familiek ilusio handiz prestatu dugu Santo Tomas azoka.
Aurten abenduaren 17an, igandea, goizez ospatuko dugu.
Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera azokari eta bertan ondorengo txokoak aurkitu ahal izango dituzue:
Talo txokoa, txorizoa egiten ikasteko txokoa, gaztagintza, eskulanak, saskigintza, baserriko tresnen txokoa, barazkien txokoa, asto-txuxua, gaztaina erreak…
Aurten berritasun moduan, saskigintza txokoan ASPACEko lagunak izango ditugu. Azokan bertan, haiek egiten dituzten lanak ikusi eta erosi ahal izango dituzue.