Legazpiko udalak alkoholaren arriskuak murrizteko programarekin aurrera jarraitzen du. Aste honetan, abenduaren 11n eta 15ean esku-hartzea Olazabal institutuko DBHko 4.mailakoekin egingo da. Pasa den azaroaren 7an eta 8an Haztegi ikastolako ikasleak aritu ziren. Eta otsailaren 1ean gurasoen txanda iritsiko da. Ikasleekin egindako lana ardatz hartuta, gurasoentzako hitzaldi-tailer bat antolatuko da Kultur etxean.
Nerabeek alkoholaren kontsumoarekin lotutako arriskuez eta kalteez jabetzea lortu nahi da, jarrera arduratsua hartu ahal izateko informazio nahikoa izatea eta, kontsumitzea erabakitzen badute, bere burua zaintzen ikastea.
Alkohola kontsumitzearekin lotutako arriskuak murrizteko programa bat da, Eusko Jaurlaritzarekin eta herriko ikastetxeekin lankidetzan aurrera eramaten dena, Ortzadar Fundazioaren gidaritzapean.