pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

San Ignazio auzoan kokatuko da ur-zurrusten parkea
12
Abe
2023

San Ignazio auzoan kokatuko da ur-zurrusten parkea

493 legazpiarrek hartu dute bozketan parte

 

Legazpiarrek haurrentzako ur-zurrusten parkea non jarri aukeratu behar zuten. Bi aukera zeuden: Juanastegi eta San Ignazio. Azken hori izan da leku bozkatuena. Guztira 493 boto zenbatu dira eta, horietatik, 365 San Ignaziorako izan dira eta 128 Juanastegirako.

 

Horrela, parkea non kokatuko den aukeratuta, orain baldintza-agiriak idatziko dira, ur-zurrusten parkea 2024ko udarako prest egon dadin.

 

Proiektu horrek 250.000 € inguruko kostua izango duela aurreikusten da; garestiagoa da, eta hori ingurumenarekin duen konpromisoagatik da, hau da, parkeko ura zirkuitu itxi bidez berrerabiliko da (igerilekuen antzeko sistema), eta araudiak ezarritako osasun-baldintzak bermatuko dira beti.

Albiste guztiak