"Eraiki dezagun Legazpi" ekimenari hasiera emanez, urriaren 18tik 27ra bitartean gobernu-taldeko kideak kalera atera ziren, herritarren iradokizunak jasotzeko eta, ondoren, iradokizun horiek 2024ko aurrekontuetan kontuan hartu ahal izateko.
Guztira, 176 proposamen jaso ziren. Ondoren, jasotako proposamen guztiak aztertu eta baloratu dira. Herritar guztiekin jarri ginen harremanetan, egindako proposamen bakoitzari erantzuteko. Ekimen horrekin, Legazpiko Udalaren helburua herritarren beharrak, nahiak eta ideiak ezagutzea izan da, ondoren, horiek guztiak 2024ko aurrekontuak zehazterakoan kontuan hartzeko. Jasotako iradokizun gehienak herriko hainbat tokitan egin beharreko hobekuntza txikiak dira eta, hori aintzat hartuta, partida berri bat jarri da 2024ko aurrekontuetan, proposamen horiek gauzatu ahal izateko.
Gainera, herritarren parte-hartzea eskertzeko, urtarrilaren 8an, tokiko saltokietan gastatzeko 100 €-ko bost erosketa-txartelen zozketa egingo da beren iradokizunekin parte hartu duten herritar guztien artean.
Azkenik, eta ekimen honen azken urrats gisa, Legazpiko Udalaren eskumenekoak ez diren ekarpenak alde batera utzita, urtarrilaren 10ean iradokizunen zerrenda argitaratuko da udalaren webgunean, herritarrek egin beharreko lanen jarraipena egin ahal izan dezaten.