Legazpiko Udalak argitaratzen duen egutegia berezia izango da datorren urtean, Burdinola elkarteak eskainitako Legazpiko 1900-1910 urte bitarteko argazkietatik abiatutako 2024ko egutegi dotorea izango baitugu.
Argazkiak txuri beltzean dira jatorriz baina Gorka Gomez-ek kolorea eman die hauek berpiztuz. Gainera, argazkiei esker gure antzinako Legazpi gehiago ezagutzeko aukera izango dugu. Hasierako argazki horietatik abiatu, egutegian azaltzen direnak ezagutzeko, eta argazki bakoitzaren historia zein den jakiteko ere, abenduaren 4an, astelehenean, arratsaldeko 18:30etan Udaletxeko Batzar Aretoan aurrera eramango da aurkezpena.
2024ko egutegiak, abenduaren 5etik aurrera banatuko dira Legazpiko etxe guztietan.