Joan den azaroaren 25ean Goiz Deia taldeko txistulariek Urbeltz Pilotalekuan eginiko emanaldian, grabatu berri duten diskaren aurrerapen bat eskaini zuten zuzenean, eta dagoeneko diska osoa entzuteko aukera zabalik dago.
“Azken urtetan Santa Zezilia kontzertua aprobetxatuz, gauza desberdinak eskaintzen hasi ginen, txistua kalejiretarako bakarrik ez dela eta beste ikuspuntu batetik azaldu nahi izan dugu. Horretarako elektronika sartzera animatu ginen eta hau da lan horren ondorioa”, azaltzen dute Goiz Deiatik.
Abesti bakoitzak bere muntaia du eta gero guztien batura den Txistu Mixtu Mix ere badago. Elektronika abestiaz gain Legazpikoak diren beste batzuk grabatzeko ere aprobetxatu dute Goiz Deiakoek: Zortzikoa, Biribilketa, Ezpatadantza eta Tranka Tranka (azken hau Oilar jokoan bakarrik legazpin jotzen da).
Edizioa eta muntaia Axular Arizmendik eta Fran Carreirak egin dute, hauek izan dira produktoreak, eta Legazpiko Udalaren laguntza ere jaso dute proiektu honetan.
Ondorengo loturan duzue ikusgai Urbeltzeko emanaldia:
http://labur.eus/txistumixtumix
Eta TXISTU MIXTU diska osoa berriz ondorengo loturan duzue:
Spotify, YouTube eta bestelako plataformetan ere eskuragarri dago.