pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bihar zerbitzu minimoak egongo dira greba deialdia dela eta
29
Aza
2023

Bihar zerbitzu minimoak egongo dira greba deialdia dela eta

Dokumentuen erregistroa bermatuko da 7:30etatik 15:00etara; Kultur Etxea itxita egongo da

Tokiko sektore publikoko langileak greba egitera daude deituta 2023ko azaroaren 30ean.

Lan eta Enplegu Sailburua eta Lehendakari- orde Bigarrenaren 2023ko azaroaren 28ko Aginduak dioenarekin bat etorriz, udalak dokumentuen erregistroa bermatuko du 7:30etatik 15:00etara.

Kultur Etxea itxitaegongo da, bertan dauden zerbitzu guztiak, Marrazketa eta Pintura eskolak, KZgunea eta Udal Liburutegia barne, langile guztiek bat egin dutelako Greba Feminista Orokorrarekin.

Bestalde, Bikuña Kiroldegia zabalik egongo bada ere, zerbitzuetan murrizketak egon daitezke.

Albiste guztiak