Urtero, ikastetxeen bidez, Euskarazko produktuen katalogoa bidaltzen die Udalak 0-12 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei. Eta aurten ere halaxe egin dugu.
Zorionez, gero eta produktu gehiago egiten dira euskaraz, eta horien aukeraketa bat biltzen da katalogoan, erosketak egiterakoan lagungarri izan dadin. Denetarik aurkituko duzue bertan: jostailuak eta jokoak, musika, DVD filmak, APP-ak, aldizkariak, liburuak, gurasoentzako materiala,….
Paperean banatu da baina digitalki ere kontsultatu daiteke katalogoa.
Aurtengo Gabonetan oparitu euskarazko produktuak.