pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

‘Aztarnetan” Azaroan Musikako azkena, abenduaren 3an
25
Aza
2023

‘Aztarnetan” Azaroan Musikako azkena, abenduaren 3an

19:00etan Latxartegi Aretoan

 

Sarrera 5€. Aurrez, Kultur Etxeko Harreran azaroaren 27tik abenduaren 1era. Egunean bertan Latxartegi Aretoan, 18:00etatik aurrera.

 

Emanaldi berezi batek emango dio amaiera aurtengo Azaroan Musika Zikloari, propio Legazpirako eta legazpiarrentzat sortutako Aztarnetan emanaldiak, hain zuzen ere.

 

AZTARNETAN emanaldiak, hitza eta musika uztartuz herriaren aztarnetan egingo du dantza.

 

Gorka Hermosa akordeoi joleak, Edurne Zabalo klarinete solista legazpiarrak, Blanchard soka taldeak, eta Marta Zabaleta pianistak bidaia bat proposatuko digute burdina eta herriaren aztarnak ardatz hartuta.

 

Xegun Altolagirreren gidoigile legazpiarrak ondutako gidoiak pentagramako notak hitz bihurtuko ditu.

 

Azaroan Musika Zikloko emanaldi honetarako sarrera 5€takoa izango da eta sarrerak aurrez erosi ahal izango dira Kultur Etxeko Harreran Azaroaren 27tik abenduaren 1era, goizez 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 19:00etara. Egunean bertan, Latxartegi Aretoan 18:00etatik aurrera.

 

Aretoko ateak 18:30ean irekiko dira.

 

Albiste guztiak