Datorren astelehenean, azaroaren 27an, 18.30ean, Legazpiko Kultur etxeko areto nagusian, UPV/ EHUk Gipuzkoan antolatu duen lehen informazio-jardunaldia izango da.
Saio horren helburua da UPV/EHUren eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleekin eta haien familiekin lehen harremana izatea. Era berean, unibertsitate horri buruzko informazio orokorra emango da eta ikasleek gogoko dituzten unibertsitate-ikasketei buruzko erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argitzeko aukera izango dute. Eskaintza akademikoaz gain, ikasleei zuzendutako zerbitzuei buruzko informazioa emango dute, baita ikasketa-planen egitura edo unibertsitatean sartzeko egin behar diren tramiteen gaineko informazioa ere.
Saioa elebiduna izango da eta, ez da aldez aurretik izena eman behar. Aretoaren edukiera bete arte sartu ahal izango da.
Beste eskualdeetan ere izango dira horrelako aurrez aurreko aurkezpen saioak. Zehazki, azaroaren 28an Beasainen eta abenduaren 11n Eibarren izango dira.
Donostian, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan ere beste bi saio eskainiko dira eta on-line jarraitzeko aukera egongo da. Abenduaren 12an euskaraz (https://tinyurl.com/informazio-saioa) eta abenduaren 14an gaztelaniaz (https://tinyurl.com/Sesion-informativa-castellano). Saio horietan parte hartzeko ez da aldez aurretik izena eman behar, eta nahikoa da zuzenean estekan klik egitea.