Indartsu datoz adimen artifiziala eta hizkuntza-teknologiak, eta garrantzitsua da euskara adimen artifizialaren garapenean integratzea.
Eta euskara hortik kanpo gera ez dadin, GAITU egitasmoa ari da Euskal Herri osoan zabaltzen honako helburu zehatzarekin: ahotsa erabiltzen duten gailuak -autoak, etxeko laguntzaile adimendunak (Alexa, Siri,…), modu azkar eta erraz batean trebatzea, baita euskaraz ere.
Horregatik ahots grabaketen datu-base erraldoia sortu nahi da eta ahots asko eta askotarikoak behar dira: azentu, adin, sexu,… ezberdineko pertsonen ahotsak, 20 urte edo gehiago duten herritarrenak. Horretarako, behar-beharrezkoa da euskal hiztunen laguntza.
Oso erraza da. Sartu beheko helbidean, “eman zure ahotsa”/”hitz egin” eta grabatu ahalik eta esaldi gehien. Bost esaldi emango dizkizu aplikazioak eta banan-banan grabatu behar dira. Bukatutakoan bidali eta listo. Nahi adina esaldi grabatu daitezke.
Kontuan hartzekoak:
- Atzealdeko zarata saihestu
- Esaldia mozten bada (erdian eztula/doministikua), ez du balio
- Kontuz inguruko ahotsekin: beste baten ahotsa ezin da grabatzen ari denarekin nahastu
- Grabatzean, normal hitz egin, ohikoan hitz egiten dugun tonuan
- Hitz egin ahots naturalarekin, ez abestu edo ordenagailuz sortutako ahotsik erabili
Animatu eta hartu parte auzolan digital honetan.
Esteka: https://gaitu.eus