pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gipuzkoako Lurralde Batzordea ospatu zen atzo Zarauzko Musika Eskolan
22
Aza
2023

Gipuzkoako Lurralde Batzordea ospatu zen atzo Zarauzko Musika Eskolan

2024rako lau erronka proposatu dira

Gipuzkoako Lurralde Batzordea ospatu zen atzo Zarauzko Musika Eskolan, honetan Azkoitia, Aretxabaleta, Antzuola, Beasain, Irura, Legazpi, Urnieta, Zarautz, Zumarraga eta Zegamako ordezkariek parte hartu zutelarik, Lide Amilibia, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailburuordearekin batera. Hauek ekarpenak egin zituzten eta euren artean ideia eta elkarlaguntza sustatzeko aukerak aztertu zituzten. Herri mailan aurkitzen dituzten zailtasunak partekatu, lehentasunezko arloak identifikatu eta hauek lantzeko estrategiak pentsatuz.

Aurreko urtean egin ziren batzordeetan "Gizartearen parte-hartzea eta herritartasun aktiboa sustatzea" erronka izan zen aukeratua. Horren ondorioz, gida berria argitaratu berri da "Gizarte-partaidetza ekintzarako gida, Euskadi Lagunkoiaren 2. Monografiko saila" deritzona.

 

2024ko erronka

Datorren urtera begira lau erronka aurkeztu zitzaizkien partaideei. Herri bakoitzak erreflexioa burutu eta puntu ezberdinak eman dizkiete aukera bakoitzari. Behin 3 lurralde batzordeak amaitzen direnean, jakingo da zein erronka izan den aukeratua. 

 

Proposaturiko erronkak: 

1. Etxebizitza eta egoitza ere berrietan aurrera egin.

2. Bakardade egoerei heldu.

3. Osasuna eta jarduera fisikoa eta mentala sustatu.

4. Espazio publiko inklusiboak diseinatu.

Albiste guztiak