Azaroaren 22an Santa Zezilia da, musikarien zaindariaren eguna
eta Doinua musika eskolan klaseak 14:30ak arte eskainiko dira.
Ondoren beraien eguna ospatzeko ekintza ezberdinak burutuko dituzte:
hala nola, kalejira, musika-emanaldia eta txokolate beroa.
17:00etan Triki-Pandero taldeko ikasleak kalejiran irtengo dira, Kale Nagusitik (Txoko) Azokaraino.
17:30ean, Azokan, Banda Txiki taldearen musika-emanaldia, gitarra eta biolineko ikasleen laguntzarekin eta Musika eta Mugimenduko ikasleen (5-7 urte bitartekoak) partaidetzarekin.
Jarduera amaitzean, txokolate beroaeskainiko dizkiete gerturatzen diren guztiei(agortu arte).
Eguraldi txarra balego, AZOKA gunean elkartuko dira arratsaldeko 17:00etan.