Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren ekimenarekin bat egin dute Urola Garaiko Mankomunitateko udalek. Euskal Herri osoko 62 udal dira guztira Euskaraz barrabarra marka bateratuaren lehen kanpaina honetan parte hartuko dutenak, eta tartean dira Legazpi, Zumarraga, Urretxu eta Ezkio-Itsasoko Udalak. Gaur, azaroak 17, prentsaurrekoa eskaini dute, Jon Luqui Albisua Urola Garaiko Mankomunitateko Presidenteak, udaletako zinegotziek eta teknikariek eta Bitartean eta Ilinti merkatari elkarteetako teknikariek eta ordezkariek.
Euskaraz barrabarra ikurrak denda horretan bezeroak euskaraz egin dezakeela adieraziko du. Hori dela-eta, eskuratu ahal izateko langile guztiek euskara ulertzea izango da baldintza, bezeroak hizkuntza aldatu beharrik gabe; bestela esanda, bezeroak euskaraz egin ahal izatea saltoki eta enpresa horretan, nahiz dendariak edota enpresako kideak euskaraz ez hitz egin.
Urola Garaira ekartzeko, udaletako sailak elkarlanean aritu dira. Lanketa orokorra elkarlanean egiten ari badira ere, udal bakoitzeko Euskara Saila arduratuko da bere eremuko merkatarien artean ikurra zabaltzeaz.
Baldintzak betez gero, arduradunak udalak helaraziko dion konpromiso agiri labur eta argi bat sinatu beharko du, enpresaren datuekin. Ordutik aurrera, bereizgarria emango dio udalak, eta bereizgarria izan ahalko du baldintza betetzen duen bitartean.
Informazio gehiago:
Legazpiko Udaletxeko Euskara zerbitzua
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
943 737030 (291 luzapena)
Marka berriaren irudia: