Euskara zerbitzuak JOLAS MOLAZ izeneko erakusketa-tailerra antolatu du, euskarazko jostailu berrienak eta erakargarrienak gurasoen eta haurren esku jarriz.
Helburua, atera berri diren euskarazko jostailuak, erosi edo eskatu aurretik, nolakoak diren, nola jolasten den eta gustuko dugun edo ez jakitea da.
Bi egunetan eskainiko da tailerra:
- Azaroaren 20an, astelehenean, eta
- Azaroaren 21ean, asteartean
Tailerrak euskaraz izango dira honako lekuan eta ordutegian:
Tokia: Kultur etxeko areto nagusia
Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara