Hondakinen Prebentziorako Europako Astea dela eta, azaroaren 18tik 26ra, Sasieta Mankomunitatearekin elkarlanean, Legazpiko Udalak "Murriztu, berrerabili eta birziklatu" izenburua duen hitzaldia antolatu du.
Hitzordua datorren ostegunean, azaroak 23, arratsaldeko 18:30ean izango da, Kultur Etxeko areto nagusian. Eta nahi duten pertsona guztiak joan ahal izango dira, aretoa bete arte.
Hitzaldia Garapen Iraunkorreko zinegotzi Oscar Valbuenak aurkeztuko du, eta hizlaria Eli Perez izango da, Sasieta Mankomunitateko teknikaria.
Hitzaldiaren helburua hondakinen kudeaketaren erronka berriei heltzea da, hondakinak sortzearen eta berrerabiltzearen ikuspegitik, bai eta Legazpin ezarrita dugun gaikako bilketa sistemari buruzko zalantzak argitzea ere.
Bertaratzera animatzen zaituztegu.