pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Saskibaloi eskolen topaketa antolatu du Andraitzek
10
Aza
2023

Saskibaloi eskolen topaketa antolatu du Andraitzek

Azaroak 12, igandean 10:00etatik aurrera Domingo Agirreko kantxan

Legazpiko Andraitz saskibaloi klubak saskibaloi eskolen topaketa antolatu du igande honetarako, hau Domingo Agirre ikastetxeko kantxan aurrera eramango delarik. Andraitzekin batera beste hiru talde izango ditugu: Arrasateko Ointxe-Ikerlan, Oñatiko Aloña Mendi eta Urretxu-Zumarragako Goierri-Frutas Martinez kimu mailako taldeak.

  • Lehen partida Andraitz eta Goierri taldeen aurkakoa izango da, goizeko 10:00etan.
  • Ondoren, 10:50ean Goierri eta Ointxe arituko dira lehian;
  • 11:40ean Aloña Mendi eta Andraitz; eta azkenik,
  • 12:30etan Ointxe eta Aloña Mendiren arteko partidua hasiko da.

Albiste guztiak