Azaroan Musika Zikloko laugarren kontzertua izango dugu honakoa.
Akordeoi-jole handiak izan ditu Legazpik, eta zaletasuna ere bai instrumentu honekiko. Gaur egun ahaztuxea badugu ere, emanaldi honekin zaletasun hori berpiztu nahiko genuke.
Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra 1980an sortutako musika taldea da,
eta 42 urteotan Tolosaldeko ehun musikari baino gehiago igaro dira bertatik.
Isidro Larrañaga Beloki akordeoilariak sortua, gaur egun bere seme Isidro
Larrañaga Morenok zuzentzen du 20 kide inguru dituen taldea. Orkestraren
ardatza eskusoinua den arren, bestelako musika instrumentuak ere erabiltzen
dituzte, hala nola bateria, perkusioa, baxu elektrikoa, teklatuak, obra
bakoitzaren arabera sartzen diren piano klasikoa edota gitarra elektrikoa
edota abeslariren baten ahotsa.
Hala, Legazpin eskainiko duten errepertorioan, lagun izango dituzte Korosti Dantza taldeko dantzariak, Maria Redondo Abeslaria eta Yerko Ortiz gitarrajolea.
Hona, eskainiko diguten egitaraua:
- Andreen seieko soinua – kontrapasa AGURRA(moldaketa: Iñar Sastre)
- Irische Suite(Matyas Seiber)
- Xalbadorren heriotzean etatxoriak txori (moldaketa: Iñar Sastre)
- La última copaeta Noche de reyes tangoak (moldaketa: Isidro Larrañaga)
- Dichter und Bauer Overture (Franz von Suppé. Arr: Curt Herold)
- Ezpata dantza(Jesús Guridi)
- Der Barbier von Sevilla(G.Rossini)
- The lord of the dance(Ronan Padraig Hardiman. Arr: Hans-Günther Kölz)
- Bohemian Rhapsody( Freddy Mercury. Arr: Hans-Günther Kölz)
ZUZENDARIA: ISITXO LARRAÑAGA
Sarrera doakoa izango da aretoaren edukiera bete arte.
Ohi bezla Aretoko ateak 12:00etan irekiko dira, ahal dela jende pilaketak ekiditeko.