2023an gora egin dute etxebizitzetan, ibilgailuetan, establezimenduetan eta antzekoetan egindako lapurretek. Udaltzaingoan jasotako salaketen arabera, -eta hori kontuan hartu gabe Ertzaintzan jasotako salaketak eta, atea bortxatu besterik egin ez delako lapurreta arrakastatsua izan ez delako biktimek aurkeztu ez dituzten salaketak-, urtarriletik apirilera bitartean 9 salaketa jaso dira lapurretagatik, eta maiatzaren soilik 11 salaketa arrazoi beragatik.
Urtearen lehen erdian udalerriak jasan duen babesgabetasun-egoera horren aurrean, 2023ko apirilean Alkatea Ertzaintzaren buruzagiarekin bildu zen, laguntza eskatzeko. Bilera hartan adostutakoaren arabera, poliziaren presentzia nabarmen handitu eta prebentzio-kontrolei esker, lapurretak aldi baterako murriztea lortu da.
Bestalde, aurten ere alarma sortu du 12-13 urteko adingabeak jazartzen eta beldurtzen zituen gizon baten presentziak. Udalak, udaltzaingoaren laguntzarekin, egoera horri erantzun zion, eta ikastetxeen inguruan areagotu egin zen zaintza eta kontrola, uniformerik gabeko agente batekin.
Hortaz, Alkatetzak, prebentzio-lan horiek delituak arintzen laguntzen dutela ikusita, eta gobernu-talde honen erabateko lehentasuna duen herritarren segurtasuna mantentzeko, udalerrian prebentzio-baliabideak handitzea erabaki du, udalerriko sarrerak eta irteerak zainduko dituzten kamerak instalatuz. Gure ustez, funtsezkoa da prebentzioa, damurik ez izateko. Hala, hainbat proposamen aztertu ondoren, soilik matrikulak irakurriko dituzten kamerak (OCR) instalatzea erabaki da.
Dagoeneko hasi dira kamera horiek jartzeko lanak eta 2023. urte amaierarako ezarriko diren lau kamerak instalatuta egotea espero da. Gune honetan jarriko dira: Bikuña kiroldegian, Azpikoetxen, Bellotako semaforoan eta Zorrotz enpresaren aurrean. Kamera horiek udalerritik sartu eta irteten den ibilgailu oro detektatzeko sistema bat dute, egunez zein gauez. Ez dira ingurunea zaintzeko kamerak, ezta pertsonak kontrolatzeko kamerak ere; zirkulatzen ari diren ibilgailuen matrikulak kontrolatzeko baino ez dira.
Matrikulak irakurtzeko kamerak tresna bat gehiago izango dira herritarrek orain arte bezala lasai bizitzen jarrai dezaten.